BARTZELONA. Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak eta Kataluniako Parlamentuko presidente Roger Torrentek adierazpen bateratua egin dute, eta han «elkarrizketa» sustatzea proposatu dute, jarduera politikoa ez «judizializatzeko».
Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza bat Katalunian dago, Parlamentuari bisita egiten, eta topaketa hori baliatu dute Tejeriak eta Torrentek adierazpena plazaratzeko. «Espero dut elkartze honek lagunduko duela erakundeen arteko lankidetzarako esparru bat sortzen, irtenbide politikoei bide emango diena», esan du Torrentek. «Elkarrizketak, negoziazioak eta gehiengoaren iritziari zor zaion errespetuak judizializazioa ordezkatu behar dute».
Antzera mintzatu da Tejeria: «Elkarrizketa proposatzen dugu bizipenak trukatzeko eta gatazkak bide baketsu eta demokratikoak erabiliz konpontzeko. Elkarrizketa politikoa behar dugu, herritarren zilegizko borondateari erantzungo dioten irtenbide demokratikoak topatzeko»
«Elkarrizketaren alde» egin dute Tejeriak eta Torrentek
Eusko Legebiltzarreko eta Kataluniako Parlamentuko presidenteek eskatu dute politika ez «judizializatzeko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu