LARRAINE. 400 lagun inguruk agerraldia egin zuten atzo Larrainen: Claverina izeneko hartza Zuberoatik ateratzeko eskatu zioten Frantziako Gobernuari. Jean Marc Bengoetxea Larraineko auzapezaren arabera, gobernuak artaldeak babesteko proposatzen dituen neurriak ez dira baliagarriak. Haren esanetan, hartza ateratzea da konponbide bakarra. Eskaera horrekin gutun bat bidaliko diote astelehenean Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetari.
Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariarekin ere kexu agertu ziren. Ximun Akozeberri laborariak salatu zuen gutuna bidali diotela euren kezka agertzeko, baina ez duela erantzunik eman. Etxegarai Maulen zela jakin zuten, eta, agerraldia bukatutakoan, 50 bat lagun harengana joan ziren. Elkargoan hartzari buruzko eztabaida sustatuko duela hitzeman zien lehendakariak.
Hartza Zuberoatik ateratzeko eskatu diote Frantziari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu