EGUESIBAR. Nafarroako Auzitegiak bi urteko kartzelaldia eta bost urteko inhabilitazioa ezarri dizkio Eguesibarko alkate ohi eta Geroa Baiko zinegotzi Alfonso Etxeberria Goñiri, sekretuak agerrarazi eta zabaltzeagatik. Zehazki, epaileak frogatutzat jo du alkate ohiak, informatikari baten laguntzarekin, berreskuratu egin zuela UPNko zinegotzi ohi Carolina Potauk udalaren ordenagailu batetik ezabatutako informazio pribatua. F.A.R. informatikari eta Eguesibarko bizilagunari hamabost hilabeteko kartzela zigorra eta 4.200 euroko isuna ezarri diote, datuak berreskuratzen laguntzeagatik.
Informazio hori guztia fiskaltzaren eta Agoizko Epaitegiaren esku jarri zuen Etxeberriak 2013an, garai hartan zabalik baitzen Eguesibarko aurreko udal agintari Josetxo Andiaren, Estefania Claveroren eta Carolina Potauren aurkako auzia, ustezko irregulartasunengatik.
Bi urteko zigorra Eguesibarko alkate ohiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu