Ostalaritzako itunetik at geratu dira jatetxe kateak

2023ko apirilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. ELAk eta Galiziako CIG sindikatuak Espainiako Sukaldaritza Marken hitzarmenaren aurka jarritako salaketaren epaiketa egin zuten, atzo. Haren bitartez, ostalaritzako hitzarmenak ez die eragingo honako jatetxe kate handi hauei: McDonald's, Burger King, Foster's Hollywood, Goiko, Vips, Ginos, KFC, Pans&Company, Domino's Pizza, Starbucks, Taco Bell eta La Tagliatella.

2021eko lan erreformaz geroztik, sektoreko hitzarmen probintzialek dute lehentasuna, estatukoenen aldean. Horren arabera, Hego Euskal Herriko jatetxe guztietan probintziako itunetan jasotako baldintzak aplikatu behar lituzkete. Baina azaroan Sukaldaritza Markak sektorea eratu zuten, eta hitzarmen propioa erregistratu zuten. ELAren esanetan, ez dago «justifikaziorik» enpresa horien jarduera eta ostalaritzako ohiko jarduera bereizteko.

Salatu duenez, hitzarmen horretan ordainsariak ostalaritzako itun probintzialetan zehaztutakoak baino %40 txikiagoak dira, eta lanaldiak, berriz, 30 eta 50 ordu luzeagoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.