Palestinari elkartasuna agertu diote Iruñeko karriketan

Manifestazioa egin dute Gazak pairatzen duen «okupazioa» eta Europaren «konplizitatea» salatzeko

Iruñeko manifestazioa. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2023ko urriaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Elkarretaratzea eta manifestazioa egin zuten atzo Iruñean, Palestina aurrera lelopean, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Gazaren kontrako erasoaldia salatzeko. Baluarte jauregiaren ondoko plazatik abiatu zen manifestazioa, Israel «terrorista» eta Europa «konplize» dela salatzen zuen pankarta baten atzetik. Manifestarietako askok Palestinaren ikurrak zeramatzaten, eta sionismoaren kontrako eta Israelgo produktuei boikota egitearen aldeko oihuak egin zituzten.

Manifestazioa amaitutakoan, Lidon Sorianok eta Lucia Etxeberriak agiri bat irakurri zuten. Gazako herritarrek pairatzen duten «okupazio militarra» gaitzetsi zuten, eta han 2,3 milioi pertsona «Baztanen zabalerako espetxe handi batean» bizi direla gogorarazi zuten. Zenbait hedabidek gaiari ematen dioten trataera kritikatu zuten.

Datozen egunetarako mobilizazio gehiago antolatu dituzte Palestinaren alde. Bihar Portugaleten eta Gernikan (Bizkaia) egingo dituzte, asteazkenean Gasteizen, eta ostegunean Lekeition (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.