DONOSTIA. Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak beste sei euskal preso lekualdatzea onetsi du; hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta beste hiru, Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara gerturatuko.
Jon Gonzalez, Idoia Mendizabal eta Jose Mari Dorronsoro dira Euskal Herriratuko dituztenak; guztiak Iruñera eramango dituzte. Gonzalez eta Mendizabal Valentzian daude preso (600km). Dorronsoro, berriz, Puerto III-n dago (1.020km).
Lorenzo Aiestaran eta Oskar Zelarain Soriara (260km) hurbilduko dituzte; Villenatik (700km) Aiestaran, eta Albocaserretik (480km), berriz, Zelaiaran.
Gainera, Unai Parot Puertoko espetxetik Leonera (370km) hurbilduko dute. 1990eko apirilean espetxeratu zuten, 41 urteko zigorra betetzeko, eta joan den otsailean bete zituen hiru laurdenak. 31 urte daramatza preso.
Gainera, Etxerat elkarteak jakinarazi du iragarrita zeuden beste bost gerturatze gauzatu dituztela.
Hiru preso Euskal Herriratu dituzte, eta hiru gerturatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu