Confebaskek ez du «ezer berririk» espero ELAren gidari erreleboa dela eta
BILBO. Confebask patronaleko presidente Roberto Larrañagak garbi dauka ELA sindikatuak orain arteko estrategiarekin jarraituko duela nahiz eta Mitxel Lakuntzak hartu idazkaritza nagusia: «Konfrontazioarekin eta etengabeko gatazkarekin». Gidari aldaketa dela eta, ez du «ezer berririk» espero. «Ez dut uste desberdintasun handiak ikusiko ditugunik pertsona baten eta bestearen artean. ELAk oso finkaturik dauka bere estrategia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu