Apeztegia eta Bengoa presoak urrundu dituzte
IRUÑEA. Etxerat-ek jakinarazi du Karlos Apeztegia eta Asier Bengoa presoak urrundu dituztela. Apeztegia Soto del Realetik Ocaña II espetxera eraman dute. Altsasu (Nafarroa) erreferentziatzat hartuta, 400 kilometrora dago Soto del Real, eta 480ra Ocaña. Bengoa Soto del Realetik Herrerara (600 kilometrora) urrundu dute. Sarek arbuiatu du urrunketok «lekuz kanpo» daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu