Praktiketan ari zen langile gazte bat hil da Tubacexen

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
LAUDIO. 25 urteko langile bat hil zen atzo arratsaldean Tubacexen fabrikan (Laudio, Araba), lanean ari zela makina baten pieza bat gainera erorita. Anbulantzia eta suhiltzaileak fabrikara iritsi zirenerako, langilea hilik zegoen. Osalan ikertzen ari da istripua zergatik gertatu den.

Iturri sindikalek jakinarazi dutenez, hildakoak 25 urte zituen, Laudiokoa bertakoa zen, eta ikasketa duala egiten ari zen, hau da, aldi berean lanbide heziketa eta lana uztartzen ari zen.

Aiaraldea.eus agerkari digitalaren arabera, sindikatuko ordezkariak 17:15 aldera joan ziren lantegira; langileek ekoizpena gelditu zuten, eta batzar bat egin, istripuaren aurkako protesta antolatzeko. Ordezkari sindikalek Aiaraldea-ri ziurtatu diotenez, istripua prekaritatearen ondorio zuzena izan da. «Egoera jasanezina da Tubacex lantegian», azaldu zuten. Duela bederatzi urte, beste lan istripu hilgarri bat izan zen lantegi horretan.

LABen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten jada 28 lagun hil diralanean ari zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.