EH Bilduk euskararen arloan murrizketak egitea leporatu dio Jaurlaritzari

2020ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduk salatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak «murrizketak» egin dituela euskararen arloan, giza baliabideei dagokienez. Ohar batean nabarmendu duenez, Jaurlaritzak iragarri du Irakasleak Alfabetatu eta Euskalduntzeko Programan (Irale) «zerbitzutik kanpo» geratu direla langileen herenak; horiek ordezkapenen zerrendara bidaliko dituzte. Koalizio independentistarentzat, Iraleren moduko proiektuak «zabaldu» egin behar dira. «Hipokritatzat» jo ditu Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren eta EAJren diskurtsoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.