GASTEIZ. 1982ko urtarrilaren 1ean, Paulo Garaialde taxilaria desagertu egin zen, eta biharamunean haren gorpua aurkitu zuten, bi eskopeta tiro zituela. Triple A erakundeak bere gain hartu zuen hilketa. Laster berrogei urte beteko dira hura gertatu zenetik, eta Garaialderensenitartekoek txosten bat egin dute, haren bizitzaren eta heriotzaren zenbait alderdi biltzen dituena. Elixabete Garmendia kazetariak koordinatu ditu txosten hori egiteko lanak.
Orain, Garmendiak berak eta Paulo Garaialderen seme Iñaki Garaialde Salsamendik Jaurlaritzari eman diote txostena. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde Jose Antonio Rodriguez Ranzek hartu dute dokumentua. Orain, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak auziaren ardura hartuko du ,eta ahaleginduko da «egia, justizia eta erreparazioa» bilatzen.
Paulo Garaialderen hilketari buruzko txostena egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu