Pentsiodunek manifestaziora deitu dute larunbaterako

Oneka plataformak salatu du emakumeen pentsioak %40 apalagoak direla gizonenak baino

Pentsiodunen elkarretaratzea, atzo, Gasteizen. DAVID AGUILAR / EFE.
2019ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
BILBO. Pentsiodunen plataformek manifestazioetara deitu dituzte herritarrak datorren larunbaterako, Hego Euska Herriko hiriburuetan, pentsio publiko eta duinen alde egiteko. Jon Fano Bizkaiko Pentsiodunak Martxan plataformako ordezkariak azaldu du abagunea ez dela batere onuragarria pentsio publikoentzat, eta garrantzitsua dela zapatuan kaleak betetzea. Besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata eskatuko dituzte.

Emakume pentsiodunen Oneka plataformak ere bat egin du larunbaterako deialdiarekin. Ziurtatu du pentsioen sistema publikoa «emakumeen lanaren banaketa sexistan eta baztertzailean» oinarrituta dagoela, eta pobreziak emakume aurpegia daukala, haienak direlako pentsio apalenak. Hainbat datu eman ditu plataformak. Besteak beste, emakumeen batez besteko pentsioak gizonezkoenak baino %40 txikiagoak direla. Horrek berekin dakar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beren pentsioak diru sarrerak bermatzeko errentarekin (DSBE) osatzen dituzten hiru pentsiodunetatik bi emakumeak izatea.

«Enplegurako sarbide zailagoak, lan baldintza prekarioek eta zaintza lanetako erantzukidetasunik ezak azaltzen dute emakumeek beren senarren kotizazioen menpeko pentsio gehiago jasotzea eta erretiro pentsio propio gutxiago», azaldu du elkarteak. Gaur egun, Hegoaldeko alarguntza pentsioen %93,4 emakumeek jasotzen dituzte, eta %6,6 gizonezkoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.