Maiatzaren Lehen «bateratua» deitu du intersindikalak

Baionako tren geltokitik abiatuko da Ipar Euskal Herriko protesta, 10:30Ean. LABek ez du toki berean amaituko.

Intersindikalaren prentsaurrekoa, Baionako lan burtsan. BERRIA.
2023ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
BAIONA.«Maiatzaren Lehen bateratu eta herrikoia, [legearen] kentzearen alde». Hori da Frantziako zortzi sindikatuen leloa Maiatzaren Leheneko manifestaziorako. Ipar Euskal Herrikoa Baionan iraganen da, eta 10:30ean abiatuko da tren geltokitik. «Maiatzaren Lehen historikoa espero dugu Frantzia osoan, baita hilabete mugitua ere», adierazi zuen Clement Pottier FSU sindikatuko kideak atzoko prentsaurrekoan.

Hain zuzen, protesta «erabakigarria» izango dela uste du Pottierrek, zeinak hedabideetan entzun erranaldia oroitarazi nahi izan zuen: «Macronek eta haren gobernuak jada galdu dute; irabaztea besterik ez zaigu falta». Horregatik, inoiz legearen aurkakotasuna adierazi duen pertsona orori karrikara ateratzeko deia egin zien. Manifestazioaren izaera «bateratuaren» galdekatzean, hau da, LABen bazterketari buruzko galderak eginik, intersindikaleko kideak ezer esatekorik ez zegoela adierazi zuten: «Frantziako intersindikala nazionala da, eta, hitz egin beharrekoak hitz eginak ditugu jada haiekin batera», erran zuen Patricia Glory CGTko kideak. Izan ere, LABek toki eta ordu berean deitu du protestara. Alta, ez du toki berean amaituko, intersindikalarengandik jasaten duen bazterketa salatzeko. EHbaik bazterketa salatu du, Bizik eta Aldak bezala. Azken horiek giza kate sinbolikoa osatuko dute bi ekitaldiak lotzeko.

Maulen ere egingo dute manifestazioa, Maiatzaren Lehena kolektiboak antolaturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.