Argindarra 545 euroan, gaurko neurrien atarian

RAQUEL MANZANARES / EFE.
2022ko martxoaren 8a
00:00
Entzun

DONOSTIA. Nazioarteko merkatuetan gasak markak hautsi ahala, zenbait marka puskatzen ari dira Europako argindarraren merkatuetan. Iberiar penintsulako merkatuan 442 eurora iritsi zen megawatt-ordua merkatu arautuan dauden Hegoaldeko herritarrentzat, inoizko preziorik garestienera. Baina hori gutxi da gaur izango duenarekin konparatuta: 545 euro MWh. Iluntzeko zortzietatik bederatzietara 700 eurora helduko da.

Horri aurre egiteko neurriak iragartzekoa da gaur Europako Batzordea; Espainiak eta Frantziak askotan eskatu dioten moduan, baliteke neurrietako bat izatea gasaren prezioa kentzea pool edo handizkako merkatuko prezioa erabakitzen duten aldagaietatik, edo haren pisua gutxitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.