Langileei kaleratze gehiago iragarri dizkie Euskaltelek

Euskalteleko buru berria. EUSKALTEL.
2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DERIO. Euskalteleko giza baliabideetako sailak konpainiako langile batzordeari berretsi dio zuzendaritzako hogei kide kalera bota ostean, taldeak kaleratze gehiago egiteko asmoa duela, eta doitzea «ahalik eta txikiena» izango dela. Langileen ordezkariek bilera eskatu zioten zuzendaritzari, informazioa jasotzeko, kontseilari exekutibo berriak, Zegona funtsak izendatutako Jose Miguel Garciak jendaurrean esan baitu asmoa duela erakundearen egitura sinplifikatzeko. Enpresak batzordeari azaldutakoaren arabera, kaleratzeak erabakitzeko irizpidea sailetan antzematen duen «gehiegizko gaitasuna» izango da. Kaleratzeak zenbat izango diren eta noiz iritsiko diren ez diete zehaztu. Horregatik, langileen ordezkariek «informazio falta» salatu dute, Euskalteleko zuzendaritzak bere planak ezkutatzen jarraitzen duela.

«Sinplifikazio» asmoez ezer gutxi zehaztu zuen atzo Jose Miguel Garcia kontseilari exekutibo berriak atzo Euskaltelek Derion egindako ohiz kanpoko batzarrean, zeinetan akziodunek administrazio kontseiluan Zegonak egindako aldaketak berretsi zituzten. Garciak erakunde «errentagarriagoa» eta «lehiakorragoa» lortu nahi duela azaldu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.