Gizarte larrialdietarako funtsa handitu du Jaurlaritzak

2020ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euro gehituko ditu gizarte larrialdietarako laguntzetarako, eta, guztira, 43,5 milioi jarriko ditu. Beste 76 milioi bideratuko ditu autonomoentzat eta kontziliazio neurrietarako. Orain arte, 1.025 milioiko diru funts bat sortu du COVID-19aren ondorioei aurre egiteko.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, laguntza horiek oinarrizko premiei erantzuteko dira, hala nola behar besteko diru sarrerarik ez duten familientzat edo jantziekin, hezkuntzarekin, prestakuntzarekin eta osasun arretarekin loturiko beharretarako. Ez du eman zehaztasunik, baina azaldu du laguntza eta programa horiek hainbat erakunderekin batera garatuko dituztela: udaletako gizarte zerbitzuekin bereziki, eta gobernuz kanpoko erakundeekin.

Horrekin batera, Jaurlaritzak 76 milioi jarri ditu Lanbideren bitartez autonomoei laguntzeko, Gazteen Bermerako sistemarako eta kontziliaziorako, eta beste 6 milioi udalek gazteak kontrata ditzaten. Halaber, bazterkeria eta pobrezia egoerei aurre egiteko, 10 milioiko funts bat sortuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.