'Mariokerrak, nola esan/izan bollera euskaraz', plazaraturik

Alvarez Uria eta Fernandez Casete «komunitate bolleroaren hegemonia linguistikoari buruz» aritu dira

Mariokerrak liburuaren aurkezpen solasaldia, atzo. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2023ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ.«Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubigintza egin den moduan», Amaia Alvarez Uriari eta June Fernandez Caseteri iruditzen zaie asko sakondu daitekeela «hegemonia linguistikoaren eta heteroarauen loturen artean». Egile biek Mariokerrak, nola esan/izan bollera euskaraz obran garatu dute ildo hori, eta lana plazaratu zuten atzo, Gasteizen. Txalaparta argitaletxeak kaleratutako lanean, Alvarez Uria eta Fernandez Casete Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka aritu dira, «euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertzeko».

Lau ataletan banatu dute liburua: batetik, hiztegi labur bat dago, «bolloen komunitateak» bere burua euskaraz nola izendatzen duen ikusteko. Bestetik, talde lesbofeministekin egindako elkarrizketetan oinarritutako gogoeta bat jasotzen du obrak, komunitate jakin horren eta euskararen arteko gurutzaketak nolakoak izan diren jakiteko. Hirugarrenik, euskal kulturan «bollerak irudikatu ote diren» aztertu dute; eta, azkenik, lesbianei buruz diharduten euskal idazle, musikari, irudigile, bertsolari eta artisten sorkuntza piezak bildu dituzte.

Argitaletxeak dio «desira lesbikoaren glosario hutsetik haragoko» tresna bat izan nahi duela liburuak, «euskal bolleren identitate eta praktika linguistikoen erradiografia oso bat». Argia eta ahotsa eman nahi die «hizkuntza minorizatuaren eta sexu disidentziaren intersekzioen ertz askotarikoei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.