Kultur podcastak egiteko proiektu bat sortu dute
DONOSTIA. Euskarazko zenbait kultur podcast egingo dituzte Basilika kultur etenak egitasmo berrian. Horietatik lehenengoa bihar estreinatuko dute: Zeelanda Berria. Literaturaz arituko dira bertan Gorka Bereziartua kazetaria eta Beñat Sarasola irakasle, editore eta idazlea. Kepa Matxain kazetari eta Hiru Damatxoko kideak kritikak egingo ditu. Egitasmoaren Twitterreko kontua @basilika_ da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu