Patxi Ruizek 29 egun bete ditu jada gose greban, eta larri baina egonkor dago
MURTZIA. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, Patxi Ruizek 29 egun bete zituen atzo gose greban. Larri baina egonkor dago; dena den, azukreak behera egin dio, «haren gorputza beste ondorio larri batzuk pairatzen hasi den seinale». Jesus Hernandez Murtzia II espetxeko zuzendariaren jarrera gogor gaitzetsi du AEMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu