DONOSTIA. Gipuzkoako Ogasunak lurraldeko zergadunei eskatu die Internet bidez aurkezteko aurtengo errenta aitorpena, Zergabidea plataforma erabilita —zergabidea.gipuzkoa.eus—; hori egin ezin dutenei, berriz, uztailaren 29ra arte luzatuko diete epea. Ogasunak, dena den, aitorpen guztien %66 prestatu ditu autolikidazio bidez egiteko, eta apirilaren 6tik aurrera onartu ahalko dira telefonoz zein ogasunaren webgunetik.
Aurten, 24,6 milioi euroko saldo negatiboa izango du zerga bilketak, ogasunak 289 milioi itzuli eta 264 milioi jasoko baititu orotara. Iazkoa baino «pixka bat» txikiagoa izango da, baina, Jabier Larrañaga Ogasun diputatuak azpimarratu duenez, «emaitza ona» da, aurreko urteetakoekin konparatuz gero. Batez beste, 963 euro itzuliko dizkie kitapena itzultzeko ateratzen zaien zergadunei.
Koronabirusa
Zerga aitorpena Internet bidez egiteko eskatu du ogasunak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu