Krimeako penintsula Errusiari batzeko zubia ireki dute, Europako luzeena
![Vladimir Putin kamioi batean, atzo, Kertxeko zubian. ALEXANDER NEMENOV / EFE. Vladimir Putin kamioi batean, atzo, Kertxeko zubian. ALEXANDER NEMENOV / EFE.](https://www.berria.eus/uploads/s1/60/61/38/p018-f01.jpeg)
MOSKU. Atzo, Vladimir Putin presidenteak Krimeako penintsula Errusiari batu dion hogei kilometroko zubia inauguratu zuen. Kamioi bat gidatu zuen Kertxeko itsasartearen gainetik. Europako zubirik luzeena da orain. Krimeak 2014an bat egin zuen Errusiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu