UEFAk Bizkaian zergarik ez ordaintzeko foru dekretua onartu du aldundiak

Eurokopa Bilbon jokatzearen aurkako protesta bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2019ko irailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. UEFAk Eurokopa hiri jakin batera eramateko baldintzak jarri ohi ditu, eta, horien artean, erakundearentzat jarduten duten enpresek zerga gutxiago edo zergarik ez ordaintzeko exijitzen du. Bada, abuztu amaieran, Bizkaiko Aldundiak onartu egin zuen enpresa horiek zergak ordaintzetik salbuetsiko dituen foru dekretua: PFEZ, sozietateen zerga eta tokiko zergak. Eragin plataformak salatu egin du gertaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.