Rafael Sterling izendatu du Irizar taldeak zuzendari nagusi, Orcasitasen ordez
ORMAIZTEGI. Urte ekonomiko berriarekin batera, zuzendari berria du Irizar taldeak: Rafael Sterling. Orain arte taldeko negozioen nazioarteko zuzendari izan da; 44 urte ditu, eta telekomunikazioetako goi mailako ingeniaria da (EHU); MBA Executive ikasketak ditu (Deustuko Unibertsitatea). Jose Manuel Orcasitasen erreleboa hartu du; azken hamar urteetan, asko hedatu da kooperatiba haren gidaritzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu