Siemensek %30 murriztuko ditu bere zuzendaritzak

2022ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUNICH. Siemens Energyk zuzendaritza postuetatik hasiko du bere berregituratze plana. Siemens Gamesa euskal adarra osorik erosteko asmoen berri eman eta bi egunera egin du iragarpena Christian Bruch kontseilari ordezkariak. Multinazionalaren egitura aldatuko da, eta hiru taldetan banatuko dira taldeko enpresak: gas zerbitzuak, sare teknologiak eta industriaren transformazioa. Egungo zuzendaritzetan dauden hiru lanpostuetatik bat kenduko du. Berregituratzeak konpainia osoari eragingo dio, eta 350 milioi euro aurreztuko ditu urtero. Neurriak euskal adarreko zenbat langileri eragingo dien zehaztu gabe dago oraindik. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako Sailak bilera bat eskatu dio Siemensen zuzendaritzari. Langile batzordearekin ere harremanetan jarri da, haien kezkak entzuteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.