Izadi haurra babesteko eskatuko dute

2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
BURLATA. Gaur 16:30erako kalejirara deitu du Sarek Burlatako udaletxe aurrean (Nafarroa), Izadi haurrari babesa emateko. Kalejiraren ondoren jaialdi bat ere egingo dute, «familia eskubidea errespeta dadin». 2019an jaio zenetik, Aranjuezko espetxean (Espainia) bizi da haurra, amarekin. Aita ikusteko aukera ere badu, espetxe berean baitaude hirurak. Urtarrilean, baina, kartzelatik atera eta gurasoengandik aldenduta bizitzera behartuko dute, Espainiako araudiaren arabera haurrak ezin direlako espetxean bizi 3 urte beteta. Gaia Nafarroako Parlamentura eramango dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.