Iparraldean 30 zentimokoa izanen da erregaien deskontua

Total Energiesek beste hogei zentimoko deskontua iragarri du, Parisen zerga bereziak saihesteko asmoz

2022ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Gaurtik urriaren 31 arte, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gasolindegietan handiagoa izango da erregai litroaren deskontua. Apirilaz geroztik, hemezortzi zentimoko laguntza eman du Frantziako Gobernuak gasolio eta ezantza litroko, baina bi hilabetez 30 zentimokoa izango da laguntza.

Hasieran, Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroaren asmoa zen urrian hamabi zentimora apaltzea laguntza, seira azaroan eta zerora abenduan. Baina gobernuak gibelera egin behar izan zuen, erosteko ahalmenari buruzko legegaia onartzeko oposizioaren babesa behar zuelako, eta bere botoen truke deskontua handitzera behartu zuen LR eskuineko alderdiak. Ondorioz, laguntza 30 zentimokoa izango da hurrengo bi hilabeteetan, eta hamar zentimokoa azaroan eta abenduan.

Total Energies konpainiak, berriz, erabaki du irailean eta urrian 20 zentimoko deskontu gehigarria egitea bere 3.500 gasolindegietan. Azaroan eta abenduan, berriz, hamar zentimoko deskontua egingo du.

Beste herrialde batzuetan ez bezala, Frantziako Gobernuak ez die petrolio konpainiei zerga berezi bat ezarri nahi, bainatrukean eskatu die neurriren batzuk har ditzatela haien aparteko irabaziak txikitu eta herritarren kostuak apaltzeko. 2022ko lehen erdian, 18.000 milioi euroren irabaziak izan zituen Total Energiesek, inoiz baino handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.