Berriz eraso diote German Rodriguez oroitzeko plakari

1978ko sanferminetako biktimen omenezko plaka hautsi dute. Hiru astean bi aldiz eraso diote monumentuari

Biktimen omenezko plaka, hautsita eta gorotzak dituela. 78KO SANFERMINAK GOGOAN.
2019ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Hiru astean bi aldiz egin diote eraso 1978ko sanferminetako biktimen omenezko Gogoan monumentuari, Iruñean. 78ko Sanferminak Gogoan plataformak uztailaren 26an salatu zuen biktimak oroitzeko plaka lapurtu zutela. Hurrengo egunean, lapurtutakoaren tokian beste plaka bat jarri zuten, baina atzo jakinarazi zuten «ezezagun» batzuek hautsi dutela plaka hori, eta txakur gorotzak jarri zizkiotela.

Horren harira, 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak Nafarroako Gobernuari eskatu dio lapurtutako plaka «ahalik eta azkarren» monumentuan jartzeko eta «legea betetzeko».

EH Bilduk gertatutakoaren inguruan adierazi du era horretako erasoek memoria historikoa berreskuratzea «oztopatzen» dutela. Geroa Baik, berriz, erasoa arbuiatu du, eta elkartasuna erakutsi die German Rodriguezen senideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.