Xuban Errazkinek asmaren aurkako botikari egotzi dio positibo eman izana

2018ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Xuban Errazkinek (Vito-Feirense-BlackJack) bitan eman zuen positibo terbutalinarekin joan den ekainean Portugalen jokatutako Abimota Sari Nagusian. 21 urteko txirrindulari usurbildarrak, hala ere, asmaren aurkako botika bati egotzi dio positibo eman izana. «Urte batzuk daramatzat tratamendua hartzen, eta inoiz ez dut arazorik izan. Txosten bat bidali dugu jada argibide guztiekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.