MADRIL. Toledoko Itunaren batzordeak adostu ditu pentsioen erreforma burutzeko gomendioak. Bost urte behar izan dituzte horretarako, baina sistema berritzeko lehen pausoa eman dute hala. Lantaldean parte hartu duten legebiltzar taldeek erabaki dute sistemaren izaera publikoari eustea eta indartzea, eta baztertu egin dute erreforma sakonik egitea.
KPIa kontuan izango duen indize berri bat sortuko dute, eta horren arabera eguneratuko dituzte pentsioak. Modu horretan, bertan behera geldituko da Mariano Rajoyren gobernuak (PP) ezarritakoa (%0,25eko igoera defizita dagoen urteetan). Lan bizitza luzatzea ere babestu dute, baina salbuespenak eskatu dituzte erretiro aurreratuak zigortzeko orduan.
Batzordeak, halaber, proposatu du 2023a baino lehen argitzea sistema finantzatzeko modua. Pentsioekin lotura zuzena ez duten zenbait gastu kentzea da xedea, hala sistemaren zorpetze maila ez handitzeko.
Espainiako Gobernuaren asmoa da gomendioen taula horrek alderdi guztien babesa jasotzea. PPk, baina, eskatu du patronalarekin eta sindikatuekin akordio bat egitea autonomoen kotizazioen sistema berritzeko. Kuota diru sarreren araberakoa izatea nahi du.
Adostu dituzte pentsioen sistema berritzeko gakoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu