BAIONA. Seaskako Batzorde Eragileak eta Azterketak Euskaraz kolektiboak deituta, protesta eguna izan zuten atzo Baionan, Donibane Lohizunen, Kanbon (Lapurdi) eta Donapaleun (Nafarroa Beherea). Bildu zirenek baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu zuten, azterketa egiteko modu berriak eragin ditzakeen aldaketen aurrean.
Deitzaileen arabera, Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoko azterketak euskaraz egitea aurreikusi arren, jakiteko dago ikasle euskaldunek aukera izango ote duten Filosofiako eta hautatutako «berezitasunetako» azterketak euskaraz egin ahal izateko; horiek martxoaren 14an dira egitekoak. Era berean, salatu dute brebetako azterketak euskaraz egiteko segurtamenik ere ez dutela: «Azterketen garaia gainean dugunez, ezinbestekoa dugu erantzunak lehenbailehen izatea».
Baxoa eta brebeta euskaraz egiteko eskubidea exijitu dute
Ehunka lagun elkartu dira Baionan, Donibane Lohizunen, Kanbon eta Donapaleun eginiko mobilizazioetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu