MADRIL. Espainiako Gobernuak Kongresuan aurkeztu du 2022ko aurrekontuen egitasmoa, eta, urrats horrekin, ekin dio proiektua onartzeko edo atzera botatzeko prozesuari. Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Maria Jesus Monterok esan duenez, «datozen belaunaldietan inbertitzea» eta «gizarte bidezkoago batean aurrera egitea» dira aurrekontuen helburu nagusiak: «Erdi mailako klasea zabaldu nahi dugu, eta egin duen esfortzua itzuli egin nahi diogu, krisia arrakastaz gaindi dezan».
Espainiako Estatuak ia 280.000 milioi euroren diru sarrerak aurreikusten ditu: aurreko urtean baino %10,8 gehiago. Zirriborroan 11.316 milioi euro agertzen dira industria eta energia politikak sustatzeko, eta beste 11.841 azpiegituretarako.
Espainiako aurrekontuak, Kongresuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu