Lanuzteak Nafarroako Volkswagenen

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
IRUÑEA. ELA, LAB eta CGT sindikatuek bi orduko lanuztera deitu dute ostiralerako, enpresa zuzendaritzak mutua baten esku utzi duelako gaixotasun arrunten kudeaketa. Sindikatuek «osasungintza publikoa» defendatu nahi dute, txanda bakoitzean lanuzte partzialak eginez. Enpresaren erabakia lehengoratzeko eskatu du langile batzordeak, UGTk, CCOOk eta CCPk abstentziora jo duten arren. Sindikatu abertzaleek salatu dute UGTk eta CCOOk oso argi esan dietela ez dutela enpresa geraraziko gai horregatik, eta ez dagoela zer eginik gaixotasun arruntak mutuen esku ez geratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.