Bilboko portuko jarduerak %6,8 egin du behera

2020ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Pandemiak munduko merkatuak batere ziurtasunik gabe utzi ondoren, merkantzien garraioa gain behera doa azken hilabeteotan. Bilboko portuan, %6,8 egin du behera jarduera horrek lehen seihilekoan; baina urte «txarra» gertatzen ari dela ez ezkutatu arren, okerragoa espero zuela azaldu du Ricardo Barkala presidenteak. Portuko buruak ez zuen atzoko agerraldia alferrik galdu zamaketarien grebaren aurka jotzeko. «Ez dago arrazoi objektiborik lanuzterako», haren ustez. Zamaketarien zerbitzua «asko hobetu» daitekeela erantsi zuen.

Bestalde, lan istripu bat izan zen atzo Bilboko portuan. Bi behargin erredurak eragiteko moduko produktu batekin ari ziren lanean, eta zauritu egin ziren. Batek 37 urte ditu, eta besteak, berriz, 28; batak erredurak ditu beso batean, eta besteak, aurpegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.