Bolsonaro Nazioarteko Zigor Auzitegian salatu dute birusaren kudeaketa dela eta
BRASILIA. ABJD Demokraziarako Brasilgo Juristen Elkarteak Jair Bolsonaro presidentearen aurkako salaketa aurkeztu du Nazioarteko Zigor Auzitegian. Hain zuzen, pandemiaren aurrean egiten ari den kudeaketa «arduragabea» dela medio, «gizadiaren aurkako krimenak» egitea leporatzen diote. Adierazi dutenez, estatuburuak izan duen jokabide axolagabeak arriskuan jarri ditu brasildarren bizitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu