IRUÑEA. «Argi dago ez dela bat-bateko erabaki bereizi bat, ondo pentsatutakoa baizik». Imanol Pascual ELAko Nafarroako koordinatzaileak salatu du lau forotan CCOO eta UGT sustatu dituztela; zehazki, kontratazio publikoaren batzordean, kirol profesionalari buruzko batzordean, automozioaren mahaian eta talentuaren mahaian. ELAren arabera, irizpide horietako batzuk «babes juridikorik gabe» hartu dira.
«Bereziki larria» iruditzen zaio kontratazio publikoaren batzordearekin gertatutakoa. ELAk gogorarazi du 2014an herri ekimen legegile bat bultzatu zuela, eta 14.625 sinadura bildu. Gerora, LAB eta CCOOrekin batera, kanpaina bat egin zuen kontratazio publikoaren legea aldatzeko, eta, hor jasotzen zenez, kontratazio publikoaren batzorde bat eratuko zen.
2018an onartutako legeak zekarren, besteak beste, sindikatuek ordezkaritza izango zutela batzorde horretan. Alta, 2019an, lege hura garatzeko foru dekretuan, ordezkaritza handieneko sindikatuen formula aipatzen da osaerari buruzko irizpideak ezartzean. Baina, egiaz, tokia soilik CCOO eta UGTri egin zaie.
Pascualen arabera, bi sindikatuok ordezkaritza galtzen ari dira Nafarroan, eta azken urteetan bien artean %56ko ordezkaritza izatetik %48koa izatera pasatu dira. Horregatik, Pascualen irudiko, erabaki horrek bi sindikatuok «sustatzeko» asmoa du. Erabaki horiek salatzeko, ELAk elkarretaratzera deitu gaurko,t Nafarroako Jauregian (12:30).
Nafarroako Gobernuko lau forotatik kanpo utzi dute ELA
Sindikatu abertzaleak CCOOren eta UGTren alde egin izana egotzi dio gobernuari, haiek «sustatzeko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu