Jyske Bank gordailuengatik kobratzen hasi da
KOPENHAGE. Danimarkako Jyske bankua interes negatiboko hamar urterako hipoteka eskaintzen hasi zen joan den astean, eta orain jakinarazi du 7,5 milioi koroatik (milioi bat euro inguru) gorako bezeroen gordailuei interes negatiboak aplikatzen hasiko zaiela. Hots, bezero horiek ordaindu egin beharko dute bankuan duten diruarengatik. Tasa, printzipioz, %0,6koa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu