'Gaztelueta auzia' ikertzeko agindu du aita santuak

2022ko irailaren 16a
00:00
Entzun
LEIOA. Opus Deiren Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxeko sexu abusuen auzia ikertzeko agindu du Frantzisko aita santuak. Teruelgo (Espainia) gotzain Jose Antonio Satueri eman dio ardura hori, eta helburu izango du ikastetxeak Gaztelueta auzian izandako jarrera ikertzea.

Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohi bat bi urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten ikasleetako bati sexu abusuak egitea leporatuta. Opus Deik eta ikastetxeak, ordea, uko egin diote biktimari barkamena eskatzeari. Aurrez, Vatikanoak adierazi zuen Gaztelueta auzian irregulartasunak izan zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.