Aurtengo lehen hegaluzea Ondarroan porturatu da: 10,5 tona, kiloa 5,60 euroan

2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
ONDARROA. Aurtengo lehen hegaluzeak atzo saldu zituzten Ondarroako Kofradiako enkantean. Denera, 10.500 kilogramo atunzuri porturatu zituzten, eta kiloa batez beste 5,6 euroan saldu zuten. Atunzuri ertainak ziren gehienak (9.500 kilo), eta kiloa 5,40 euroan saldu zuten; hegaluze handiaren kiloa, berriz, 9,30 euroan saldu zuten(500 kilo); eta txikia (500 kilo), batez beste bi euroan. Gaur hegaluze gehiago espero dute euskal portuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.