Rohingyak bortxatuak izan dira Myanmarren
NAYPYIDAW. Myanmarko soldaduek «sistematikoki» bortxatu zituzten emakume rohingyak, Human Right Watch gobernuz kanpoko erakundearen arabera. «Garbiketa etniko bat egiteko zati suntsigarrienetako bat izan dira bortxaketak», adierazi du Skye Wheeler txostenaren egileak. Abuztu amaieran eraso militarra abiatu zenetik 600.000 dira Myanmartik ihes egin duten rohingyak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu