DONOSTIA. Sei eguneko grebaren ostean, akordioa hurbilago dute Adegik eta Gipuzkoako papergintzako langileek. CCOO eta LAB sindikatuek ontzat eman dute patronalaren azken proposamena. ELAk, berriz, esan du beste sindikatuek jarrera irmoagoa izan balute hitzarmen historiko bat lortzeko moduan egongo zirela.
Datozen egunetan batzarrak egingo dira proposamenaz erabakitzeko. Adegiren proposamenak hiru neurri berri biltzen ditu: soldaten KPIa gehi %1,25eko igoera, errelebo kontratuak 2018ko legearen arabera egiteko konpromisoa, eta baimenen hobekuntza, baita guraso bakarreko familientzat ere. Akordio hori Errenteriako Papresa enpresan sinatutakoa sinatu eta gero etorri da. Egun bateko grebaren ondoren, duela bi egun sinatu zuten hitzarmena langileek eta enpresak. Akordio horren harira, ELAk adierazi du badela garaia patronalek eta komunikabideek erakusten duten egoera onak oihartzuna izateko langileen eskubideetan eta aberastasunaren banaketan.
Akordioa hurbil Gipuzkoako papergintzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu