Tximino baztangaren beste kasu bat

Izurriak azalean eragin ohi du. EFE.
2022ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Tximino baztangaren hirugarren kasua atzeman du Osakidetzak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Gipuzkoako gizon bat da, eta lotura epidemiologikoa du Euskal Herritik kanpoko beste kasu batzuekin. Halere, aurreratu dute ez dagoela larri eta etxean dagoela. Beraz, ondo bidean, Osakidetzak etxean egingo dio jarraipena.

Asteazkenean baieztatu zituzten Araban lehen bi kasuak. Gaixoak bi gizonezko dira, eta Osakidetzaren Arabako Unibertsitate Ospitalean artatu zituzten, baina, sintoma larririk ez zutenez, etxean bakartzeko agindu zieten, erietxeratzeko beharrik gabe. Osasun Sailak informatzen jarraituko duela iragarri du; baieztatutako kasu gehiago badira, jakinaraziko du. Joan den ostiralean jakinarazi zuten lehen kasua ikertzen ari zirela. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak aste honetan esan du tximino baztanga ez hedatzea dutela helbururik behinena orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.