Ikerlan bat egingo dute 1936ko gerrako umeak identifikatzeko

Intxorta 1937 taldeak egingo du, Gipuzkoako Aldundiak babestuta. 5.000 bat haur eta gazte erbesteratu zituzten.

2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
DONOSTIA. 1936ko gerratik ihesi erbestera bidali zituzten umeak identifikatu eta haien memoria berreskuratzeko azterlan bat jarri du abian Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Gerran zuzenean parte hartu ez bazuten ere, gatazkaren ondorioak jasan zituzten haur eta gaztetxo haien izen-abizenak, argazkiak eta testigantzak ikertu eta batuko dira lan horren bitartez, lurraldeko «memoria historikoaren pieza garrantzitsu» hori osatzeko asmoz.

Hala jakinarazi zuten atzo Ion Ganbra Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendariak eta Julia Monge eta Josu Txueka Intxorta 1937 elkarteko kideek. Datozen bi urteotan Gipuzkoan egingo dute ikerketa; uste denez, lurraldean jaiotako 16 urtez azpiko 5.000 haur eta gaztetxo erbestera bidali zituzten, gerratik babestu asmoz, nagusiki Frantziara, Belgikara eta Sobietar Batasunera. Aldundiaren asmoa da ekitaldi bat egitea ume horien memoria «aitortu eta aldarrikatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.