DONOSTIA. Aurtengo udan ere, goranzko joerari eutsiko diote Gipuzkoako hotelek. Okupazioa %85 eta %90 artekoa izan da ekaineko lehen hiru asteotan, eta aurreikusten dute portzentaje horiek izango dituztela uztailean eta abuztuan ere.
Gipuzkoako Hotelak elkarteak egindako inkesta batek eman zituen datuok, atzo.COVID-19aren pandemia amaituta, horren aurreko datuak berreskuratuko dituztela aurreikusi du elkarteak. Erreserbak egiteko unean nozitu dute aldea, batez ere. Izan ere, pandemiagatik ezarritako mugen eta neurrien ondorioz, iazko bisitari gehienek «azken orduan» egin zituzten erreserbak, baina, aurten, neguan eta udaberrian hasi dira udako oporraldiak antolatzen. Horrez gain, pandemiaren bukaerak ere ekarriko du beste zerbait uda honetan: Europa kanpoko turistak.
COVID-19aren aurkako neurriak tarteko, zenbait herrialdetako turistek ezin izan zituzten Euskal Herriko mugak zeharkatu: esaterako, Japoniako eta Australiako herritarrek.
Uda ona espero dute Gipuzkoako hoteletan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu