BILBO. 40 urte beteko dira aurten, otsailaren 13an, Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik. Arregieta beste torturatu guztiak gogoratzeko, hainbat egitasmo antolatu dituzte. Zizurkilen (Gipuzkoa), Arregiren jaioterrian, 12:00etan izango da, Joxe Arregi Plazan. Bilbon, berriz, Alfonso Sastreren Zutoin Beltza obra irakurriko dute Bizkaia Aretoan. Bi saio egingo dira: gaztelaniazkoa, 11:00etan; eta, euskarazkoa, 12:30ean. Euskal Herriko Torturaren Kontrako egunaren harira antolatu dituzte.
Egiari Zor fundazioak beste pauso bat eman nahi du: «Torturaren ukazioa garaitu dugu; orain, biktimak aitortu eta erantzukizunak hartzeko ordua da». Fundazioak dio torturak izan direla «egia ofiziala» dela ikusi dela, baina, hala ere, «aitortza eta ordaina» zor zaiela oraindik.
Fundazioak azpimarratu du tortura kasu gutxi aitortu direla ofizialki. Euskal Institutuaren txosten baten arabera, 1960 eta 2014 bitarteko torturen %3a baino ez dira aitortu. Horrez gain, nabarmendu du Estrasburgoko auzitegiak sarritan kondenatu duela Espainia tortura kasuengatik, eta halere ez duela «erreakziorik» eragiten.
Torturaren egunaren harira, bi emanaldi antolatu dituzte
40 urte beteko dira Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik. Zizurkilen eta Bilbon izango dira ekitaldiak, hilaren 13an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu