Zerga bilketako datuak 2019koak baino hobeak dira

2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek 12.959 milioi euro bildu dituzte zergetan urri amaiera arte. Kopuru hori iaz tarte berean bildutakoa baino %15,5 handiagoa da, eta 2019koa baino %1,6 handiagoa, pandemia aurreko garaietakoa. Nafarroako azken datua irail amaierakoa da eta joera bera da: zerga bilketa iazkoa baino %19,3 handiagoa da izaten ari da eta duela bi urtekoa baino %7,7 handiagoa. Hilabete horietan 3.002 milioi euro bildu ditu Nafarroako Ogasunak.

Zerga bilketaren erritmoa ikusita, ez dirudi arazorik egongo denik EAEko Finantza Kontseiluaren iragarpenak betetzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunak bateratzen dituen erakundeak 15.578 milioi euroko bilketa aurreikusi zuen aurtengo. Lurraldekako entresaka eginda, Arabak iaz baino %16,6 gehiago bildu du urrira arte; Gipuzkoak, %16,1 eta Bizkaiak, %14,9.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.