ELA eta LAB sindikatuek lan baldintzekin lotu dute Anoetako lan istripua
DONOSTIA. Anoetako lanetan larri zauritu den beharginari «elkartasuna» adierazi diote ELA eta LAB sindikatuek, eta salatu dute haren lan istripua loturik dagoela lan baldintzekin. Hamar ordutik gorako lanaldiak daudela esan dute, eta segurtasun neurriak falta direla. Eneko Goia alkateak esan du zauritua «egonkor» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu