Espainiako inbestidura saioa. Euskal ordezkariak
Erantzukizunez aritzeko eskatu du Urkulluk
JAURLARITZA. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «erantzukizunez» jokatzeko eskatu zien atzo PSOEri eta Unidas Podemosi, inbestidura saioa baino lehenago. «Orain da maila politikoa erakusteko unea. Zentzurik ez duen egoera bati amaiera emateko erantzukizuna eta hausnarketa behar dira», ohartarazi zuen Urkulluk. Inbestidura ez ezik, gobernabidea ere jokoan dagoela esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu