Robert Downey Sr. zinemagilea hil da, 85 urte zituela
ZINEMA. AEBetako kontrakulturaren ordezkarietako bat izan zen Robert Downey Sr. zinemagilea. 1960ko eta 1970eko urteetan estatubatuarren bizimodu idealaren satira egiten zuten hainbat film zuzendu zituen, hala nola Putney Swope (1969) eta Greaser's Palace (1972). New Yorken hil zen, atzo, 85 urterekin, haren seme Robert Downey Jr. aktoreak jakinarazi zuenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu