Udal eta foru hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Andre zerrendaburu gutxi daudela dio Plazandreok-ek
Juana Aranguren Plazandreok-eko Donostiako Udalerako hautagaiak adierazi duenez, deigarria da zein emakume gutxi dauden hauteskundeetako zerrendaburu gisa. «XXI. mendean, mapa politikotik ezabatu gaituzte», esan du. Plazandreok-ek atzo egin zuen, Donostian, hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia. Bertan, emakumeen interesen alde egiten duen alderdi bakarra Plazandreok dela adierazi zuen Arangurenek. Feminismoa gainontzeko alderdien lehentasunen artean balego, emakumeen egoera bizi dutena baino hobea izango litzatekeela azaldu zuen. Haren iritziz, feminismoak «demokratizatu» egiten du politika, andreak, umeak eta beste hainbat talde barneratzen dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu