Mercadonak Gasteizko plataforma logistikoaren lanak bukatu ditu

Mercadonak Jundiz industrialdean jarri du logistika gunea. BERRIA.
2020ko irailaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ. 2015eko abuztuan abiatu zituen Mercadonak Gasteizko Jundiz industrialdean gune logistikoa eraikitzeko lanak. Orain bukatu ditu, 187 milioi euro inbertitu ondoren. Azken hilabeteetan, produktu hoztuen eta lehorren atalak egokitu dituzte. Hego Euskal Herriko eta inguruko lurraldeetako supermerkatuak hornituko ditu Mercadonak handik. Enpresak azaldu du 480 langilek dihardutela Jundizen, eta aurten 120 lanpostu sortu dituela plataforma horretan. Valentziako kateak 30 dendatik gora eta 3.000 langile inguru ditu Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.